aseplan@aseplan.es
943 086 420
aseplan@aseplan.es 943 086 420

Aholkularitza

Aholkularitza eta abokatuak

Egunerokoan, gure ezagutza ohiko zer eginak aurrera eramateko baliatzen dugu. Baina bestelako betebeharrak iristen direnean edo arazoak sortu eta legearekin topo egiten dugunean normala da galduta sentitzea edo noraezean ibiltzea.

ASEPLANEN ZU BEZELAKO NORBANAKO ETA PROFESIONALAK GIDATZEN ETA DEFENDATZEN DITUGU.

"Gure aholkularitza enpresan pertsonei eta enpresei helburuak lortzen laguntzen diegu, plan bat jarraitzeak ematen duen segurtasunarekin"

Guri buruz?

Zuzenbidean eta ekonomian espezializatuta, esperientzia handiko profesional gazteez osatua dago Aseplaneko aholkulari lantaldea. Batzuen zer egina zure enpresa
aurrera eramaten laguntzea da; beste batzuek zergak dituzte ardura; kontabilitatea ere eramaten dugu; eta legearen aurrean defendatuko zaituztenak ere baditugu.

Hau da, aholkularitza modu integralean jorratzen dugu eta guztiek helburu amankomun bat daukagu…

ZURE BIZITZA ERRAZTEA.

Aholkularitza

"Zeurean maisu zarelako"

Funtsezko oinarri bat duen plan baten baitan lan egiten dugu, ahokularitza zerbitzu integrala eta segurtasun juridikoa bermatzea zu bezelako bezeroei.

Hau da gure bidea. Zure egunerokoa eramangarriago egiten duten soluzioak eskaintzea da gure planaren ardatza, zure beharretara aurreratu eta negozioa kudeatzen laguntzea, profesional batek bezala… usteetan baino, datuetan oinarrituta.

ASEPLANEK AHOLKULARITZA ZERBITZUAK ESKAINTZEN DIZKIE ENPRESA ZEIN NORBANAKOEI

  • Pertsona fisikoak
  • Pymeak eta autonomoak

> Herentziak.
> Alokairu zein salerosketa kontratuak.
> Errenta zein ondare aitorpenak.
> Etxe-langileen kontratazio kudeaketa.
> Bestelako kontsultak.

FISKALA: Zergen kudeaketa zure enpresaren arrakastaren ardatzetako bat da eta horretan adituak gara.

KONTULARITZA: Finantza kontabilitatean, kontuen kudeaketa eta fiskalitatean ahokularitza ematen dugu.

LABORALA: Zure enpresako langileen kontratazioaz arduratzen gara... zure lasaitasunerako.

ZUZENBIDEA: Zure enpresari eragiten dioten legeen inguruko aholkularitza eskainiko dizugu.

MERKATARITZA: Zure enpresak etapa guztietan beharko duen merkataritza zuzenbidean adituak gara.

Abokatuak

"Legearekin arazoren bat?"

Gure bezeroei babes integrala eskaintzeko asmoarekin, Aseplanek zuzenbide tradizionala eta jeneralista bateratzen dituen eta materia jakin bakoitzean espezialistak
diren abokatuz osatutako egitura dauka.

ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATUKO DITUGU ETA BETEBEHARREN INGURUAN AHOLKATUKO DIZUGU.

ASEPLANEK ZERBITZU JURIDIKOAK ESKAINTZEN DIZKIE ENPRESA ZEIN NORBANAKOEI

  • Eskumenak
  • Esparruak

ZIBILA
MERKATARITZA
SOZIALA
PENALA
ADMINISTRATIBOA

> Oinordekotza
> Testamentuak
> Atzerritartasuna
> Ezkontza-hitzamenak
> Ordainketa ezak
> Kaleratzeak
> Ezgaitasunak
> Bankuei erreklamazioak
> Finantzak
> Lege konkurtsala
> Bateratzeak eta erosketak
> Kapital zuriketa
> Jabetza intelektuala eta industriala
> Datuen babesa
> Zerga ordainketak

Jarri gurekin harremanetan konpromisorik gabe